Haurralde Fundazioak eta Batera2030 Plataformak #Batera2030 proiektuari buruzko sistematizazio-dokumentua helarazi dizuete.
Sistematizazio hau “Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza” izeneko proiektutik abiatutako ekimen zabalago eta integralago batetik sortutako helburuetako baten azterketaren ondorio da. Proiektu horrek Agenda 2030 – GIH sustatzea barne hartzen du, guztiontzako sexu-eskubideak eta ugalketa-eskubideak integratzeko ekintzara deituak. Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udaleko Lankidetza Sailak finantzatuta, helburuen artean du “gizartea GJHen eta 2030 Agendaren dimentsioaz eta garrantziaz sentsibilizatzea, mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa lortzeko, non pertsonak izango baitira ekintzen eta neurrien bizi-gune”.
Urrats sendoa egingo dugu #GarapenIraunkorra #Berdintasuna #Ekitatea eta Giza Eskubideen betetzea lortzeko bidean, baina ez dugu ahaztu behar horien konkista guztion eguneroko ekintza dela.